XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azentua. Ekainean Bizenta Mogelen mendeurreneko jardunetan azentuaren azterketa egingo denez, zenbait izen aipatu dira lan horretarako, hala nola: J. Basterretxea, Gabriel Lertxundi, (...) eta Koldo Mitxelena bera.

Herri hizkuntzaren eredu hizlari jatorren baten magnetofoi entzunaldiren bat ematea ere komenigarri ikusten da.

Bi egun t'erdi azentuaren jardunei emanez, larunbat arratsaldean egingo da Bizenta Mogel zenaren mendeurren ospakizuna, ahal bada, emakume urgazleek parte hartuz.

Batzordeen berri Dialektologia. Donaixtin Bazko Zaharrez egitekoa den batzarraren antolakizun lanez mintzatu da J. Haritschelhar.

Bertan erabiliko diren Dialektologia gaiak aipatu ditu gero J.A. Letamendiak.

Praktikotasunaz kezkaturik, udan egingo den itaunketa dute begien aurrean: tresnen arazo teknikoak, galde-erantzunen egokitasuna, transkribapenak eta abar.

Kanpoko irakasle beharrik ez dute ikusten.

Bertsolaritza. Txapelketa plangintzaren aurkezpena Donostian egin berri dutela adierazi du J. San Martinek, Giro ona sumatzen omen da.

Apirilaren hamarrerainoko epea eman dute, bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten.

Literatura. Batzorde idazkari izendatu berri den Velez Mendizabal mintzatu da, Gipuzkoako Diputazioarekin izan dituzten harremanen berri emateko.

Helburu nagusiak agertu dizkiete.

Batzorde honen gastuak eta aldizkaria argitaratzeko behar dena ordaintzeko eskaintza jaso dute agintariengandik.

Barne erregela eta araudiak prestatzen hasiak dira.

Gramatika Batzordea atzo bildu zela Bilbon, esan du Patxi Goenagak.

Bakoitza bere alde lanean ari dela eta nolabaiteko taldelana egiten hasteko, denak lan berari lotzea erabaki dute.

Bakoitzak autore bat ikertuz, esate baterako, Miren Azkarate eta Patxi Goenagaren lanak aurkeztu ziren.

Iruñeko Kongresoa gogoan dutela badoaz urratsak ematen.

Izen sintagmaren azterketa daramate esku artean.

Iparraldeko elkarte guziak baturik Parisko agintariei egin dieten aurkezpenaz mintzatu da gero J. Haritschelhar.

Beren asmoak jakinerazi dituzte behintzat.

Txostenak P. Lafitte jaunak La Vieuxville eta bere kateximaren berri eman du P. Charritton jaunak irakurri dion txostenean.

Patxi Goenagak euskal nominalizazioari buruz oharrak egin ditu bere txosten mamitsuan.

Hainbat eta hainbat adibidez horniturik ekarri ditu iritzi guziak.

Egun honetako estutasunak gerta ez balira elkarrizketa luzea sortuko zuen gaiak.

Eguneko gaietatik landa, P. Sancristoval jaunak Gasteizko euskaldun baten lekukotasuna adierazten duen idazki bat agertu du.

San Migel parrokiako eliz-zerga batean bascongado hitza dator XIII. mendean.

Eta besterik gabe amaitu da batzarra.

Euskaltzainburua Fr. Luis Villasante/ Idazkaria Jose M. Satrustegi.